• Nenhum resultado encontrado

Testuaren Ulermena Lantzeko Proposamen Batzuk

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2021

Share "Testuaren Ulermena Lantzeko Proposamen Batzuk"

Copied!
17
0
0

Texto

(1)

TESTUEN ULERMENA ETA ADIERAZMENA LANTZEKO PROPOSAMENAK

Carlos Lomas-en aipamena gogoratuz....

“komunikazioaren ikasketa zilegi da soilik eta... ikasleek jadanik berea duten komunikazio

edukiaren oinarrietatik eraikitzen bada, eta kontutan hartzen bada une bakoitzean egiteko, esateko eta ulertzeko gai direna... Horregatik, beharrezkoa da hizkuntza eta literaturaren irakaspenari ekitea, ez bakarrik jakintza linguistiko multzo bat balitz bezala (...) baizik eta, batez ere adierazpen eta ulermen prozedura sorta legez (...) ikasleen jario trebetasuna sendotu eta bultzatzera bideratua, ahaztu gabe, (…) komunikazio harremanetan erabilitako iradokitze eta erabilera gaitasunen aurrean, jarrera kritikoen garapena bidezko egiten dituzten baloreen irakaspenaren egokitasuna”

Nola aukeratu, ordenatu eta banatu behar lirateke hizkuntza eta literatura prozedura desberdinak arlo eta etapa osoko helburu orokorretan ezarritako ulermen eta adierazpen ahalmenerako lagungarri izan daitezen? Komenigarria litzateke zenbait irizpide kontuan hartzea, ikasleen eboluzioa eta hasierako ikasketa ahalmena esaterako, baita ikasbidearen barne koherentzia eta hiru motatako edukiei era berean arreta jartzeko beharrizana.

Hizkuntza arloan gaitasunak irizpide biren inguruan eratuko genituzke: Prozeduren lehentasuna eta gaitasunak gizarte erabilpenaren aukeraketa bitartez integratzea.

Lehen irizpidearen arabera ikasketa unitatea ezin da dudagabeko jakintza inguruan eratu , era honetako jakintzek eragin eskasa dutelako prozeduren erabilpenean, prozedurok ez badira zerbait egiten jakiteko tresna bihurtzen.

Bigarren irizpideak adierazten digu ikasketa unitatea ez dela sail itxien multzoa, horrek ez baitio ikasketa esanguratsuari laguntzen. Ikasleek benetako testuak landu eta sortu behar dituzte beharrizan konkretuei aurre egin behar diotenak.

Ikasgelako lan nagusia testu baten osaketara bideratutako ahozko eta idatzizko testuen inguruko ulermen ariketen bidez eratzen da. Testua prozedura legez hartzen da eta ez bakarrik ondorio bezala. Beraz ikasketa ariketak prozedura eta estrategiak menperatzera zuzenduak dira, ikasleari nahi duen helburua lortzeko jadanik bereak dituen jakintzak erabiltzeko aukera ematen diotenak.

Garapenak testuen osaketara eta ulermenera zuzendutako jakintzen elkarrekiko harremana eskatzen du, baita ahozko eta idatzizko hizkuntza buruzko jakintzen harremana. Komunikazio arruntean ohizkoa den ulermen eta adierazpenaren arteko elkar harreman hori ikasketa unitateko ariketetan mantendu behar da aurretiaz eratutako idazketa eta ahozko proposamenen bidez. Komenigarria litzateke lan hauen garapenerako informazio bilketa, eredu bezala erabilitako testuen irakurketa, eta norbere zein besteen ariketen eta produkzioen berrikusketa kontutan hartzea..

Azpimarratu nahi genuke baita ere ahozko testuen baliagarritasuna testuen ikerketa eta azterketarako oinarrizko material bezala eta, honez gainera, ahozko eta idatzizko erabilpena elkarri loturik dagoen lan prozesuen moldaketa eta ariketa proposamena.

(2)

ULERMENA ETA IRAKURKETA (2003ko proposamenaren laburpena)

-Oinarriak

1- Eguneroko bizimodu arrunteko ahozko eta idatzizko mezuak ulertzen ditu: Egunkaria, teleberriak, ikastetxeko arautegia, bere mailako ikasketa teknikoak adierazten dituzten liburuak, bere adinerako egokiak diren eleberriak....

Ulermenaz ari garenean, zera esan nahi dugu:

-Komunikazioan agertzen den gai eta ideia nagusia zehazteko gai den ikaslea. -Irakurketan edo entzumen ariketan egilearen edo igorlearen adierazpen gogoa zehazteko gai da: argibideak edo berriak eman, kritikatu, goratu, karikatura egin, konbentzitu, bere esanera ekarri....

-Entzundakoa ala irakurritakoa era labur, zehatz eta argi batez, eta batez ere bere hitzez laburtzeko gai da.

-Testuaren oinarrizko egitura ulertzen du: Kausazkoa, ondoriozkoa, konparaziozkoa, deskripzioa...eta ideia nagusiak gidoi baten erara aurkezteko gai da

-Oinarrizko eskemak egin ditzake zenbakiak erabiliz edota era kontzeptual batez. Eskema horien bidez testua hobeto ulertzeko gai da eta eredu moduan erabil dezake bere idazkietan.

-Komunikazio batean elkarrekiko erlazioak sortzeko, interraktuatzeko gai da

AHOZKO ETA IDATZIZKO ADIERAZPENA

Bere lanak egiterakoan gidoiak osatzen ditu aurretiaz: Antolaketa:

-Ideia pilaketak, ideia sareak.

-Behar duen informazioa aukeratzen du aldizkarietatik, entziklopedia eta hiztegietatik, internetetik. (honetarako ikasleak informazio bilketa eta aukeraketan lagungarri izango dituen tresnak erabili behar ditu. Oso garrantzitsua da gaur egungo TIK desberdinek eskaintzen duten tresneria erabiltzen jakitea. Behar ditugun gaietarako informazioaren erabilpena informazio eta sare gizarteko erronkatariko bat dugu).

-Borradorea osatzen du eskema erabiliz. Eskema horretan hartzailea, helburua, asmoa eta testuingurua izango ditu gogoan.

(3)

-Ezagunak dituen oinarrizko auto zuzenketa sistemen (“xuxen”) bidezko zuzenketak egiten ditu:

Testuaren koherentzia:

-Egitura eskema argia duen testua, ideiak alferrik errepikatu gabe eta informazioa aurrera eramanez komunikazio helburuan aurrera eginik.

-Informazioa bilatu eta aukeratzeko gai da kopurua, kalitatea eta egokitasunaren arabera, hau da, behar ez diren datuak ezabatu eta oso nahasi edo orokorregi dagoena baztertu.

-Atala aukeratzen du testuaren antolaketaren gune bezala. .

Testuaren kohesioa

-Trukaketa prozedurak (sinonimo, hiperonimo, perifrasia...) -Pronominalizazioak.

-Denbora-espazioa harremanak. -Puntuazio eta ortografia.

Edozein modutara ere ikasleriak hiztegiek, programa informatikoek... eskaintzen dituzten zuzenketa tresnak erabiltzeko ohitura landuko du.

(4)

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

ULERMENA:

Idatzizko zein ahozko testu baten aurrean ikaslea hauxe egiteko gai da: -Gaia eta ideia nagusia idatziz adieraz ditzake

-Testuaren laburpena bere hitzez egin dezake. Bertan beharrezkoa bereziko du gainontzeko adierazpenetatik. Laburpenean argi eta garbi banaturik agertuko dira ideia nagusia eta bigarren mailakoak, baita ere helburu edo asmoa eta haien arteko zerikusia.

- Testuan agerian eta ezkutuan ematen diren zioak erabiltzen ditu ondorioak ateratzeko.

-Mezuaren berezitasun batzuk zehazteko gai da: Balizko igorlea/ helburua/ erregistroa/ ideologia.

-Testua bere atal nagusiak gordez berregiteko gai da.

-Keinu, doinuek... adieraz ditzaketen helburu eta asmoak bereizteko.

-Debate-eztabaidetan: gaiari eusten dio, gehigarri eta ñabardurak egiteko gai da. -Hitz egiteko txanda gordetzen du.

SORMENA: Narrazio testuak, deskripzioak, araudi testuak, aurreiritziak eta azalpen testuak.

-Aurretiaz prestatutako gai batez aritzeko gai da. Azalpena ahozkoa denean aurretiaz egindako eskemari lotzen zaio.

-Eskemak eta borradoreak egiten ditu bere ezagupenetatik eta beste zenbait iturrietatik hartutako hasierako ideiak kontutan izanik: Hiztegiak, internet, grafikoak, ikus-entzunezkoak.

-Badaki zein eratako mezua egokitzen zaion egoera zehatz bati eta eskema eta ahoskera egokitzeko gai da.

-Jardunaldi ordenatua osa dezake, sarrera, gunea eta ondorioa erabiliz. -Atalak eta bere funtzioa: Sarrera atala, eduki edo gune atalak eta bukaera edo ondorio atala

-Atal bakoitzak egitura argia du: Ideia nagusia adierazten duen esaldia, hauxe lagundu edo azpimarratzen dituzten esaldiak eta bukaerako esaldia. -Testua eta bere eskema helburuari eta giroari egokitzen zaizkio.

(5)

-Entzuleriaren arreta bereganatzeko tresnak erabil ditzake. -Formulismoak erabil ditzake egoerak horrela eskatuz gero. -Zuzenketa, egokiera eta koherentzia tresnak erabiltzen ditu.

-Erregistroa/Asmoa/Informazioa.

-Testuak duen gaiaren aldetiko progresioa atalka ikus daiteke. -Ez dago anbiguotasun edo eta inkoherentziarik.

-Beharrezkoa den informazioa erabiltzen da: kantitatez, kalitatez, egokitasunez.

-Egoerari dagokion hiztegia erabiltzen du.

-Gramatika aldetik oinarrizko zuzenketak egiten ditu: Testua berrikusi eta berrirakurtzen du.

Subjektua, aditza eta osagarrien arteko komunztadura. Aditzak egoki erabiltzen ditu.

Orden argi eta zehatza erabiltzen du Ortografia zuzena.

Oinarrizko puntuazioa arauak:

(6)

LABURPENA GARATZEKO ETA LANTZEKO PROPOSAMENAK

PROPOSAMENAK:

-Honelako ulermen eta idazketa teknikak garatu, sortu eta ondo erabiltzeko, kontutan izan behar dugu, ulermenaren oinarrietako bat izanik, ezin dugula irakaskuntza gai bakar batetara mugatu, hau da hizkuntzaren kutxan giltzapean utzi. Denok, gai guztietako irakasleok, kexatzen gara esanez ikasleak ez direla ondo irakurri eta irakurritakoa gogoratzeko edo berriz azaltzeko gai, gai edo ideia nagusia argi bereizteko gai eta irakurritakoa edo azaldutakoa teknika eraginkor baten bidez ikasteko gai. Beraz, denon kexa denez, eta gabezia horiek denon gaietan ikusgarri direlako, denon artean eta denok elkarrekin landu behar genituzke, bakoitzak bere gaian. Bestela orain arte gertatu den bezala laburpen teknika egokia erabiliko dute, baina hizkuntza gaian soilik, beste gaiei ez baitagokie horrelako hizkuntza tresnarik.

Horregatik, ulermen egokia denon ardura eta denontzat onura denez honelako lan proposamena egingo genuke:

1DBH – 1. ebaluazioan

1.- Gaia, ideia nagusia eta laburpena era egokian ondorioztatu eta osatzeko teknika nagusi eta zehatzak hizkuntzatako ikasgaietan irakatsi.

2.- Gaia eta ideia nagusia ondorioztatzeko ariketak egin hizkuntzetako arloetan (testuak oraingoz atal bakarrekoak: 700 karaktere/10 lerro).

3.- Beste arlo guztietan honelako hiruzpalau testu landu baina teknika azalduta dagoenez hizkuntza gaian, ariketak egin eta kontrolatu, ez da zertan azalpen gehiagorik eman behar. Testu hauek testu liburutik har daitezke, ikasgaiko atalak izan daitezke edo sakontze testu laburtxoak, narrazioak…

4.-Ebaluazioaren erdirako gaia eta ideia nagusiaz batera landu behar da testuingurua (nor izango litzatekeen igorlea, hartzailea, zein egoeratan edo arlotan ematen den testua...), helburua (irakastea, konbentzitzea, kritikatzea, iritzia ematea…) eta erregistroa (kultua, estandarra, arrunta) hiru arlo horien artean dagoen harremana ikusten has daitezen eta estuaren planteamendurako arlook duten garrantzia ikusteko.

(7)

1DBH – 2. ebaluazioan

1.- Hasieran, aurreko ebaluazioko ariketa motatan sakondu, bai hizkuntza arloetan, bai beste gaietan: gizarte, erlijio-alternatiba, natura…Testu luzeagoak eskaini hiru lau ataldunak (15-20 lerro). Atalkako gaia eta ideia nagusia ateratzeko eta hortik testu osoko gai nagusia eta testuko ideia nagusia ondoriozta dezaten. Hau aurreko ebaluazioaren teknika erabilera denez ez da azalpen sakonegirik eman behar baina bai aurretiaz emandakoak erabili eta teknikak landu. Arlo bakoitzeko bizpahiru testu

2.- Aurrekoarekin batera jarraitu behar da lantzen 1.ebaluazioko 4. ariketa testu osoari begira.

3.- 2. ebaluazioko 2. hilean laburpenak osatzen hasi. Berriz ere hizkuntza arloetan irakatsi eta laburpen parea landu ostean beste arloetan ere bina laburpen edo landu, 15-20 lerrotakoak

4.- Teknika laburpena lantzeko txostenean azaltzen den atalkako ideia nagusien gehikuntza izango litzateke.

5.- Laburpena idazterakoan, hasieran komeniko litzateke gai eta testu osoko ideia nagusiarekin batera, testuaren helburu, testuinguru eta erregistroa zein den zehaztea.

1DBH - 3. ebaluazioan

1.- Laburpenak lantzen jarraitu, teknika dagoeneko barneratuta egon behar delarik, oraingoan laburpenaren koherentzia eta kohesioari begiratuko zaie batez ere. Kontu izan ideiak ondo ordenaturik eta antolaturik daudela, eta ez direla jatorrizko testutik kopiatzen. Ideiak elkarrekin lotzeko lotura hitzak ere landu behar dira oraingoan. Betiko moduan ariketak eta sakontze lana hizkuntza arloetan egingo dira, baina emandako teknika eta baliabideak beste arloetan benetan bete eta erabiltzen direla ziurtatu behar da.

2.- Arlo bakoitzean hiruzpalau laburpen landu behar lirateke ebaluazio honetan (2000 karaktere/ 25 lerro)

3.- Ebaluazio honetan dagoeneko jatorrizko testuan erabili diren atal motak zehazten has daiteke, errazen eta ohikoenak, batez ere hizkuntza ikasgaietan.

(8)

ARIKETA PROPOSAMENAK

1.-Testuari izenburua jarri. Izenburu horren egokitasuna ala ez-egokitasuna eztabaidatu. Bereizi izenburu eta gaiaren artean.

2.-Batzuetan, proposiziotan labur izan daitekeen testuaren edukia laburtzea ere egoki izan daiteke (errazenak narrazio testuak dira).

3.-Estrategia orokortzaileak erabiliz informazioa murriztu (honelako ekintzak hizkuntza ulermenari eta berridazketari loturik daude) Izan ere, laburpenaren ondorioa ezegokia izan daiteke ez delako informazioen arteko lotura ezagutzen baina baita ere biltzen dituen hiperonimoa ezezaguna delako.

4.-Orokortze ariketetan erabilgarria izan daiteke baita ere zerrendak ala enumerazioak agertzen diren testuak aukeratu, gero hiperonimo bakar batean biltzeko. Honetarako testurik egokienak jarraipen etengabea dutenak lirateke (pertsonaien ekintzak jarraian aipatzen diren narrazioak, deskripzioak ala “inbentario” erara sortutako edozein testu).

5.-Testu baten edukiaren murrizte ariketek informazioaren garrantziaren araberako mailakatze baten ezarpena dakarte. Garrantzi hori testuaren eduki orokorraren arabera ulertu behar da batez ere. Ariketok, neurri handi batean, abia testuaren azterketa jakituna eta bertako informazio guneen artean sorturiko harreman moten ezagutza eskatzen dute: zergatia, ondorioa, kontrakotasuna, justifikazioa, baieztatzea, ilustrazioa...

6.- Batzuetan ideia nagusiaren bilketa porrokatuari utzi behar zaio, zenbaitetan ageri ere ez delako egiten era argi batez. Baina, aipatutako testu markak gogotan hartuz gero, gaia mugatu eta informazio guneen arteko harremanak ezar daitezke. Ariketa hauek, besteak beste, testuaren edukiaren muina biltzen laguntzen dute, garrantzia kontutan duen mailakatze bat ezartzen laguntzen duten neurrian.

7.-Beste faktore garrantzitsu bat testuaren ulermen eta sorkuntzarako testuaren edukia moldatu eta diskurtso motaren arabera desberdina izan daitekeen eskema ala superregitura berreskuratzea da. Eskema hauek ez dira soilik ulermen eta sorkuntzarako gida bat, aitzitik gogoratzeko unean testua berreskuratzeko tresna legez ere erabil daitezke. (Honelako ariketak atal motak zehaztean osatzen diren bezalakoak dira)

(9)

8.- Ariketetan zailenetako bat helburua zehaztea izan daiteke. Sarritan, beste osagai batzuetako datuetatik ondorioztatu behar delako. Ezinbestekoa da beraz, irakasleak irakurketa gida dezala aipatutako egitura agerian utziko duten galderak egitea. Testuaren egitura ezagutzeak edukiaren ulermena antolatzen eta gogoratzen laguntzen du.

9.-Edozein testuk antolaketa zehatzari erantzuten dio, eta bere garapena testuaren antolaketaren ezaugarri legez jokatzen duten kohesio baliabideei loturik dago. Laburpen ariketari loturiko bi baliabide nagusi aipatuko ditugu:

-Atalen antolaketa: edukia informazio gune nagusitan nola banatzen den erakusten digu.

Ezinbestekoa da ikasleak atalen artean dauden harreman mota desberdinez jabe daitezen, eta hauek testuko gaiari loturik daudela, bere laburpenetan loturarik gabeko adierazpenak ager ez daitezen.

-Antolatzaileak honez gero baden harreman semantiko ala pragmatikoa jartzen dute agerian, testuaren ulermena erraztu eta aipatutako harremanak badirela adierazten dute. Interesatzen zaizkigunak, atalean agertzen direnak eta testuaren eraikuntza orokorra erakusten dutenak dira.

(10)

Egin daitezkeen ariketak:

a)- Atal bat kendu zaion testu bat aurkeztu ikasleei, gero, atala eskaini eta dagokion tokian

jar dezaten.

b)- Ikasleek falta den atal hori idatz dezatela eta jatorrizko testuaz erkatu. c)- Ataletan antolatutako testu bat aurkeztu izenburu eta guzti. Gai zerrenda bat ere eskaini ikasleek dagozkien elkarketak egin ditzaten.

d)- Artikulu batetako sarreratxoa testuarekin erkatu eta azpimarratu artikuluan sarrerako informazioak.

e)- Konektore eta antolatzaileak ezabatu eta aparteko zerrendan eskaini ikasleek jar ditzaten.

f)- Testu bat zatitu eta desordenean eman ikasleek ordena dezaten sarrera, garapena eta bukaera atalak ondo zehaztuz.

g)- Testu batetatik ideia nagusiak atera ondoren laburpena berridatzi eta irakasleak emandako testu lokailu zerrenda erabiliz ideien arteko loturak zehazteko eta testuari kohesioa emateko

10.- Ideia nagusia aurkitzeko baliagarri izan daitezkeen teknika batzuk. Atalean gehienetan errepikatzen den hitza ikusi behar dugu horretarako. Atal guztian nagusi den hitz hori aurki dezakegu, baina idazleak zeharka aipatzen du sarritan, metafora, sinonimo ala erakusleen bidez.

Jakina, esaldi guztietan ikusiko dugu hitz horrekiko erlazioa, baina hori ez da arazo bat izango kontutan hartzen badugu honako hau:

-Esaldi nagusia orokorrena izango da, baieztapenik zabal eta abstraktuena adierazten duena, besteen ondorioa.

-Beharrezko esaldia dugu: kenduz gero atala apurtua legez agertuko da. -Ez da honelakorik gertatuko bigarren mailako esaldiekin.

(11)

-Ideia nagusiaren hedapena, ñabardura...izaten dira. Honela ager daitezke: -Esaldi nagusiaren ideia bera hitz desberdinez (errepika esaldiak). -Idazlearen benetako sentipenak argiago adierazten dituzte (kontrastea adierazten duten esaldiak dira, beste pentsaera mota bat baztertzen baitute).

-Ideia nagusia antzeko beste ideia batzuen bitartez adierazten dute. -Ideia nagusia antzeko beste batzuekin erkatzen dute.

-Ideia nagusia datu, ... aipamenen bidez justifikatzen dute.

-Ideia nagusitik atera daitezkeen, ala ideia nagusia sor dezaketen zergati eta ondorioak adierazten dituzte.

Estrategia bezala adierazle, seinale, legez erabilitako hitzak ikus ditzakegu bestalde, pentsaeraren garapenean izan daitezkeen aldaketak erakusten baitituzte, hura bereganatzen errazten digutelarik.

*Aurrera hitzak: esaldi nagusiaren zentzu berean garatzen dira eta zentzu honetan etengabeko ekina adierazten dute (Baita ere, era berean, gainera...)

Geldiune hitzak: Kenduz gero ere testuak ez luke aldaketa nabaririk jasango. Bere helburua argigarria da (zeren..., esan dugun bezala, legez...).

Atzera hitzak: Idazlearen arrazoiketa prozesua azpimarratzen dute. Ideia bat berriz hartzen dutela ere adieraz dezakete (baina, aitzitik, hala eta guztiz ere).

(12)

LABURPENA EGITEKO PROZEDURA

1.- Irakurri testua arin eta erabaki zein den bere helburu orokorra: proposamen bar aurkeztu, zerbaiten aldeko erabakia hartu, informatu, zerbaiten erabilera azaldu, zerbait kontatu...

2.- Helburuak testuaren egitura eta antolaketa zehazten laguntzen du baita ideien ordena argitzen ere.

3.- Atal bakoitzaren gaia adierazi.

4.- Gai horri buruzko zenbait iradokizun ala alde nagusi banatu.

5.- Erabaki zein alde ezaba daitezkeen atalaren esanahia aldatu gabe eta laburpena ezabatu gabeak erabiliz osatu.

6.- Hala ere, luzeegi balitz, ezabatu gabe utzi dituztenak berriro birpasatzeko eskatuko zaie ikasleei, beste hitz ezagun baten adibide legez har daitezkeen ikusteko.

7.- Horrelakorik ezin balitz, testuan agertzen diren hitz guztiek edo gehienek adierazten dutena bilduko duen hitz bat edo gehiago bilatzeko eskatuko zaie ikasleei.

LABURPENA IDAZTEKO ARAU ZEHATZAK (ariketa bidez egin daitezkeenak).

• Ezabatu zerrendak eta enumerazioak eta aukeratu hitz bat ala izendapen bat zerrenda guztirako.

• Gai-esaldiak erabili (atalean daudenak ala norberak sortutakoak).

• Ez azpimarra, horrela ez dira testuko esaldiak laburpenean errepikatuko. (Hala ere ikasle batzuentzat oso lagungarria da azpimarra erabiltzea, horrela balitz, utzi baina laburpenean ideiak berridatzirik eta bere erara agertu behar dira ez testutik kopiatuta)

(13)

• Ideiak mailaka ditzakezu laburpena nola antolatuko duzun erabakitzeko. Horretarako begiratu ondo ideien arteko erlazioa eta hori adierazteko erabiltzen diren hitzak: zeren..., laburbilduz, ondorioz, beraz, adibidez...

• Erabaki erabiliko dituzun ideiak eta ezaba itzazu errepikatutakoak ala beharrezko ez direnak.

• Ken itzazu atal batzuk (trantsiziozkoak ala adibide atalak).

• Ez iritzirik eman.

Testu bateko gaia eta ideia nagusia zehaztu:

1.-Gaia zehazteko galdera bera egin behar dugu beti: Zertaz hitz egiten du testuak?

2.- Ideia nagusia zehazteko beste galdera hau egingo dugu beti: Zer esaten da testuaren gaiari buruz?

Ez da gauza bera, beraz, gaia eta ideia nagusia.

Adibide testua: “Itsas-zaldi (hipocampus) kilo batek 1600 € balio zuen joandako astean Hong Kongeko merkatuan. Bere salerosketa legeztaturik dago, baina 1995ean, 20.000.000 itsas-zaldi baino gehiago esportatu ziren mundu osora. Antzina oso ospetsuak ziren bere ezaugarri osasungarriak zirela eta, baina haien arrainketa gehituz doa orain urtero %10 eta espeziearen bizi-iraupena mehatxaturik dago.”

Gaia: (Zertaz hitz egiten du testuak?) Itsas-zaldia

Ideia nagusia: (Zer esaten da testuan gaiari buruz?)

Itsas-zaldiaren arrainketaren ugaritasunak bere iraupena arriskutan jartzen du.

(14)

NOLA ZEHAZTU GAIA ETA IDEIA NAGUSIA AZALPEN ETA ARGUDIO TESTUETAN?

Gehienetan ikasleak ez du arazorik azalpen ala argudio testu baten gaia adierazteko. Bai agertzen dira arazoak ideia nagusia edo ideia nagusiak zehazteko unean.

Sarritan gertatzen da atal bat baino gehiago duten testuetan gaia baten soilik garatu beharrean ideia nagusi bi ala gehiagotan garatzea.

Aukera bi daude:

a- Ideia nagusiak oinarrizko bakar batean bil daitezke oso loturik baitaude bere artean.

b- Ideia nagusiak, bere autonomia dela eta ezin daitezke bakar batetan bildu. Honelakoetan ideia nagusiak batzen dituen laburpena egingo dugu.

Oinarrizkoa da maila hauetan ikasleei atalka lan egiten irakastea. Horrela hasiera baten aterako dute atal bakoitzeko ideia nagusia, eta orri ertzetan idatziko dute, ahal dela bere hitzez (ataleko esaldiren bat ideia nagusia adierazten badu zehazki, hauxe idatziko da). Ondoren, atal guztietako ideiak erkatuko dituzte bere artean dauden ikuspuntu bateratuak ikusteko, eta biltzen edo orotariko ideia nagusi baten laburbiltzen saiatuko dira.

Atal bakoitzeko deia nagusiok elkarren artean duten zerikusia ikusten saiatzen bagara gai gune bi daudela ondorioztatuko dugu, adibidez: telebista eta haurrak. Beraz, testuak biltzen duen gai bateratua honela adieraz daiteke:

“telebista eta haurrak”, zertaz hitz egiten du testuak? Telebistaz eta haurrez.

Baina ideia nagusia zehazteko azaldu behar den ondorengo galdera zera da: Zer esaten da gaiaz? Eta adierazpena, atal guztiak begiratuz hauxe litzateke: “Arreta eta beharrezko neurriak haurrek telebista ikus dezaten” ala “ gizarteak arauak zehaztu behar ditu haurrek era egokian ikus dezaten telebista”.

Honela ataletako ideia desberdinak orotariko batean bildu ahal izan ditugu. 2-Narrazio testuak.

Narrazio testuetan honela arituko gara: Ekintzaren gaia: (argumentu laburra) Esanahiaren gaia: (ideia nagusia)

(15)

GAIA, IDEIA NAGUSIA, TEMA, IDEA PRINCIPAL,

LABURPENA RESUMEN

KONTROL ORRIA / HOJA DE CONTROL

GAIA-TEMA Bai-Sí Ez-No

1- Ba al dago testuan bereziki errepikatzen den izen ala Izen Sintagma bat ? / ¿Hay en el texto un vocablo o sintagma nominal que se repita? 2- Esaten du zertaz ari den testua? / ¿Nos dice de qué habla el texto? 3- Izen bakarra edo Izen Sintagma erabiltzen du? / ¿Lo expresa con un sustantivo o sintagma nominal?

IDEIA NAGUSIA- IDEA PRINCIPAL

1- Esaten al digu zer dioen testuak gaiari buruz? / ¿Nos explica qué dice el texto sobre el tema?

2- Esaldi tematikoa al da? / ¿Se trata de una frase temática?

3- Orokorki planteatutako esaldia da? / ¿Se plantea de forma genérica?

4- Beharrezko esaldia da? / ¿Es una frase imprescindible en el texto? 5- Atal bateko ideia nagusia bada, hasieran, erdialdean ala bukaeran

agertzen al da?/ En caso de que sea la idea principal de un párrafo, aparece al comienzo, en el centro o al final de éste?

6- Testu luzea izanez gero, beste ideia guztiak biltzen dituena al da?/ Si se trata de un texto más largo, será quizás la idea que incluya todas las demás?

----

(16)

LABURPENA-RESUMEN

1- Testua irakurri eta ulertu duzu? / Has leído y comprendido el texto?

2- Zalantzak argitu dituzu? / Has aclarado tus dudas?

3- Zein da orokorki testuaren helburua?/ ¿Cual es en general el objetivo del texto?

4- Atal bakoitzaren gaia erabaki duzu? / Has extraído el tema de cada párrafo?

5- Argitu duzu atal bakoitzeko ideia nagusia eta bigarren mailakoak? / ¿Has desglosado la idea principal y las secundarias de cada párrafo? 6- Ezabatu duzu errepikatzen den ideiarik? / ¿Has eliminado las ideas

repetidas?

7- Adibiderik, zerrendarik, errepikapenik agertzen al da? / ¿Hay ejemplos, enumeraciones, repeticiones?

8- Bil ditzakezu hiperonimo ala hitz orokor batetan? / Puedes reducirlos a un hiperónimo o genérico?

9- Laburpena idazterakoan testutik kopiatutako esaldirik kopiatu duzu?/ Al redactar el resumen has copiado frases del texto?

10- Ideiak garrantziari begira antolatu dituzu?/ ¿Has ordenado las ideas de forma jerarquizada?

11- Horrela bada, egitura hori adierazteko antolatzailerik erabili duzu?/ Si es así, has utilizado organizadores de texto para reflejarlo?

12- Atal osorik ezabatu duzu?/Has eliminado algún párrafo? 13- Zeure iritzia ageri da?/¿Expresas tu opinión?

HTB taldea (2003-2010) Mungia BHI

(17)

Referências

Documentos relacionados

(a) Contactar a Instituição Transmitente para que este lhe remeta, por correio eletrónico, uma lista com a informação disponível sobre as ordens de transferência permanentes

For such crops greater leaf area could enable the evaporation for a time to come nearer to the maximum and so cause more rapid exhaustion of the soil moisture.. P enman found

O objetivo deste trabalho através de sua metodologia é lançar ideias a nível de partido como TFG I e dar continuidade no TFG II, com a proposta de inserir um grande parque urbano

A proposta da pesquisa foi apresentada inicialmente numa conversa com a coordenadora da instituição, e a partir da sua autorização, foi permitido o acesso às

A Cozinha Gourmet surgiu em meio a necessidade de oferecer ao cliente a praticidade, facilidade e claro, qualidade e sabor da Delicious para qualquer ocasião

Nesta seção será relatada e analisada a experiência da pesquisa qualitativa com observação, questionários e roda de conversa na Escola Municipal Isabel Santana de Freitas,

Em resumo, observa-se que dentre o grupo de indivíduos com idade inferior a 45 anos, aqueles com menos de 15 anos têm chances mais elevadas de adquirir tanto deficiência

1º - As Atividades Complementares (AC) do Curso de Graduação – Odontologia/ UFF são entendidas como componente curricular obrigatório, vinculadas à Coordenação do Curso,